ORAINGO DOINU ZAHARRAK

"Oraingo doinu zaharrak" diska Bizkaiko Galteroak musika tradizionalaren gainean eta, zehatzago, mihi bikoitzaren garapenaren alde egindako lanaren adibide da. Gainera, Ondalan Erraldoien Koupartsak erraldoien inguruko zenbait musika graba genezan luzatu proposamenari erantzuna ere bada. Arrazoi biak bide, musikaren gaineko geure ideiak agertu gura izan ditugu KD honetan.

Festa eta ospakizunetako musika-korpusa bete ohi duten musikak hautatu ditugu: dianak, erraldoientzako kalejira eta valsak, erromeria piezak baita kontzerturako obrak ere. Guztiak ere bizkaitar musika-tradizioari atxekiak. "Txango" eta iloba Rogaciano Arsuaga (Bilboko txistulari XIX. mendearen hondarretan eta XXaren ataritan), Durangoko tanboriteru Carlos Bergaretxe, Manolo Landaluze eta beste txistulariren errepertorioetatik jasoak batzuk. Besteak, ostera, bizkaitar gaiteroei jasoak; Francisco Monasterio "Drogas" ala Juan Bilbaori entzunak.

Bestalde: Julian Romanoren errepertorioa eransteak Romanotarrek Bizkaian usu jo izana du arrazoi. Jadanik 1894ean Bilboko jaiak alaituko zituzten, "afamados guiteros de Estella" legez, beste zenbait jaietan jotzeko ere halaxe aurkeztu izan zutelarik euren burua. Garai hartan beste lizarratar gaiteroren egon izana frogatu ezinik, seguruenik Julian Romano genukeela gaiteroa. Idazki zahar batek zera agertzen du 1894ko abuztuaren 23az: "a las doce de la mañana, la banda de música juntamente con los DULZAINEROS DE ESTELLA ejecutarán varias piezas de masica escritas para ambos". Datu honexek bultzatzen gaitu musikabandarekin batera aritutako gaiteroa Julian Romano ala seme Demetrio izan zitekeela pentsatzera. Joaldi horri lot Portugaleteko jaietan ere jo izan zutela lizarratarrok (1896an).

Dagoeneko beluago, Demetrio eta senide (Godofredo, Julian eta beste) Lekeitioko festetan jotzeko aurkeztu zuten euren burua 1907, 1911, 1912 eta 1914an. Baina bizkaitar merkatura beste gaitero bikote bi lotzeaz bat (hauek ere "afamados guiteros-dulzaineros estelleses" legez), ikamikarik ere sortuko zen.

Bizkaian gaitero arrotzak izatea oso antzinatik dator. Halandaze, San Antongo Sakramentu Santuen Anaidiko kontu liburuak dakarrenez: "Año 1676. Iten 3861 Rs que costó la danza que se hiço traer de Nabarra, los 3200 Rs que se dieron a los ocho danzantes y gaytero y los 661 Rs que costaron las libras de Bayeta, gumuzas y çapatos v medias, guarnición y echuras de ellos". Horrez gain, urteetan etortzen izan ziren Alfaro, Irunea, Logrono, Tutera eta Valentziako dantzariak gaiteroa lagun: "Año 1686 . 1800 Rs a toda costa y por bestidos se dieron a la danza y guitero que se pidio y vino de Valencia ".

Era berean, bada Iruneko gaiteroen presentziarik ere. Izan ere, 1882ko abuztuaren 5eko data duen izkribu bitxian, zera azaltzen du Pio Las Navas-ek: 1871 urtean Bilbon izan zela jotzen, eta 125 ogerleko ordaindu zitzaizkiela..

Era berean, bada Iruñeko gaiteroen presentziarik ere. Izan ere, 1882ko Abuztuaren 5eko data duen izkribu bitxian, zera azaltzen du Pio Las Nabasek: 1871 urtean Bilbon izan zela jotzen eta 125 ogerleko ordaindu zitzaizkiela. Bide batez, esan dagigun 1882ko jaietan jotzeko eskatu eta ezetz erantzun ziola Bilboko Udalak.

XIXgarren mendearen hondarretan, Sebero eta Benigno Altube anaiak ere ibili izan ziren jotzen, eta Bermeon ospatu dultzainero lehiaketan sari bat irabaztera ere ailegatu ziren. Arrasatetik etorritako gaiteroak gutiziatuak izan ziren Balmaseda eta beste udalerritan. XXgarren mende osoan zehar, ugariak dira Lizarrako gaitero Elizaga eta Perezen agerraldiak, baita Laguardiako Jesús Martinez "Jimeleo" gaiteroarenak edota dantzariak laguntzeko hurbilduko dira gurera.

Bizkaitar gaiteroei buruz lehen aztarnak 1729koak dira "...pleito de un hecho ocurrido en Carnavales..." aitatutako lehenbiziko gaiteroa Tomás Crayn Mayster delako bat izanik.

Denbora urrerago, Sakramentu Santuaren Anaidiko kontuen ordainketa bi dakarte: "veinte y nuebe Rs vn entregados a Caranbolla por una dulzaina con sus pitas para Bustrin" eta " 48 Rs vn entregados a Bustrin para comidas durante la octava". Durango eta Xemein udalerrietako kontuetan ere agertuko zaigu Bustrin dultzainaz gain txistua ere jo izanagaitik.

1756an Bariko San Nicolas eliza berriaren bedeinkapena dela eta, ondoko datuak ospakizun haren erakusle: "salieron de paseo la tarasca, los gigantes y los enanos, acompañados de la banda de tamborileros y dulzaineros que recorrieron todas las calles".

XIXgarren mendean zehar ere izan zen gaiterorik Bizkaian. Aulestiko dultzainero batek Lore Joko ugaritan jo zuen: Markinan 1883an, Durangon 1886an eta Gernikan 1888an. Gainera, 1896an Bilbon ospatu Lore Jokoetan, Arrasate, Biana eta Burgoskoek ere hartu zuten parte.

Joan berri den XXgarren mendeko gaitero klasikoak eta euren musika zuzenago edo hurbilago ezagutu ahal izan ditugu; gordexolako Domingo Arza, Lanestosako Manu Quintana "Taranina", Burtzeñako Lucas, El Regatoko Arrati, Ibarretxe eta Isidro Montalban, Zamudioko Esteban Susunaga eta Felipe Maruri, Zeanuriko Basilio Etxebarria. Bediako Juan Ayesta, Magunako Txaparro, abadiñoko Julián Azurmendi, Abusu-Bilboko Francisco Monasterio "Drogas" eta abar Bizkaia osotik ibili ziren. Musika "belarriz" jasoak eta joaz. Erromeriaz erromeria, Albokari, soinujole, panderojole, txistulari, musika-banda baita gramolaren musikatik ikasiz eta era berean haiei erakutsiz, etengabeko elkarreraginean. Ingurunean errepertorio berezia sortzera bultzatu zituen, tradiziozko jota, porrusalda eta martxei hain gure ez diren pasodobleak, tangoak eta abar ere erantsiz.

DOINUEN IZENBURUAK

1.- Sonata a los toros. Errepertorioa: R. Arzuaga
2.- Idiarena. Ezezaguna
3.- Sonata antigua para los gigantes Errep: R. Arzuaga.
4.- Vals 24 Errep: Julián Romano
5.- Jota del Ole Errep: Julián Romano
6.- “Ya viene la Reina Mora” Errep: R. Arzuaga
7.- Jota Errep: “El Drogas”
8.- Porrusalda Errep: Julián Romano, Juan Bilbao, “El Drogas”
9.- Gaita Ozena Ezezaguna. Kolplak: Manu Ziluaga
10.- Lekeitio 1 Ezezaguna. Moldaketak: Jon Gaminde
11.- Lekeitio 2 Ezezaguna. Moldaketa: F.J. Navascues
12.- Lekeitio 3 Ezezaguna. Moldaketa: F.J. Navascues
13.- Contrapas Errep. C. Bergaretxe. Mold: F.J. Navascues
14.- Sonatas 9 y 10 Errep. Julián Romano. Mold: F.J. Navascues
15.- Diana Ezezaguna. Mold: Txomin Mujika
16.- Rigodón nº 23 Errep. Julián Romano. Moldaketa Txomin Mujika.
17.- Aitziber eta Jon Egilea eta Mold: Txomin Mujika
18.- Mein vater ein wandersmann Ezezaguna Mold: Txomin Mujika.

Barakaldo eta Esparza de Galarren grabatua 2001. urteko otsaila eta apirilaren artean.
Produkzioa: Bizkaiko Gaiteroak & Ondalan Erraldoien Konpartsa.
Soinu teknikoak: Javi eta Juanan San Martín.

Disenu Grafikoa: Popi Dinosaurio
Artxibo eta dokumentazio lana: Jon Gaminde eta Iñaki Irigoien.

Azaleko argazkia. Euskal Museoa / Museo Vasco. Bilbao.
Barneko Argazkia: J. Buerba.

Eskerrik asko lan hau posible egin duzue gustillo, bereziki: Iruñeko Gaiteroak, Txomin Mujika, Ondalan erraldoien Konpartsa, Eltziegoko Gaiteroak, Arrasateko Gaiteroak, Barakaldoko Udal Musika Banda eta bere zuzendari Belen Loubeti.

Gure sendiei eta Javier Lakuntza eta Jose Luis Fraile lagun eta maisuei.

Musikariak parte hartu dabenak disko honetan:

1.gaita: Jon Gaminde
2.gaita: Martín Ariztimuño
Tamborra: Asier Gonzalez eta Kepa Atristain.

Txistuak: Aitor Apraiz, eta Jon Gaminde Elgoibar
Silbotea: Idoia Amarika
Atabal: Asier Gonzalez.

Kantariak: Oscar, Mikel, Iñaki eta Zeru.
Soinua: Roberto Etxebarria.
Panderoa: Kepa Arrizabalaga
Baxua: Iñigo Serna.
Timple eta kitarra: Beñat Serna.
Perkusioa: Ino eta Urtzi (Txatunga Bembe)

1. gaita (Koplak) Martín Laka
2. gaita (Koplak) Manu Ziluaga
Abotsa Kopletan Manu Ziluaga
Kantariak: Oscar, Mikel, Igor, Iñaki, Zeru, Tintxu, Manu, Kepa eta Jon.

Klabezina: Virginia Gonzalez.

Aida Laukotea:

1. Bilbolina: David Pulido
2. Bibolina : Ainara Rúa
Biola: Saioa Lizaso
Biolontxeloa: Ainoa Razkin.

Baracaldo Udal Banda
Zuzendaria: Belén Loubet.