ONDALAN

ONDALANOndalan Erraldoien Konpartsa Erraldoi eta Kilikien jai tradizioa eta gure kultura tradizionalaren beste adar batzuen indartzea helburua duen elkartea da. 1996. urtetik hona gure jarduera Bizkaian eman da batik bat. Egun Bizkaia Erraldoien munduan erreferentea bihurtu da. Urte guzti hauetan egindakoaren laburpena egitea ez da erreza.

Erraldoien bilkura asko antolatu ditugu. Baten bat aipatzekotan Deustuan 10. urteurrenean, Bilbon Aste Nagusietan, Erraldoiketa eta Bizkaiko hainbat herritan txandaka ospatzen den Erraldoien Eguna azpimarratuko genituzke.

Hainbat Ibilaldi, Korrika, 12 ordu euskeraz, Euskal Eskola Publikoa, Euskal Jaia eta euskararen aldeko beste ekitaldi askotan parte hartu dugu Bizkaian zehar.

Folklore tradizionalaren alde lan egitea gure helburuetako bat izanda Deustuko folklore plataformako partaide gara, Deustuan urtero erromeria batzuk antolatzen ditugularik. Dantzari eguna, Gaita eguna eta Dantza Agerketa edizio batzuetan parte hartu dugu.

Kale animaziorako talde moduan behin baino gehiagotan Lekeitioko Naziorteko Kale Antzerki Jaialdian egon gara. Kukubiltxorekin batera Mamutxak espektakulua ere prestatu dugu.

Bizkaiko Gaiteroekin batera "Oraingo doinu zaharrak" diskoaren ekoizpena bultzatu genuen.

Bizkaiko Gaiteroakekin ere eta BBKren babesarekin 1998.urtetik 2000.urtera Erraldoiak Bizkaian erakusketa bultzatu genuen.

Urtero Dossier bat argitaratzen dugu. Hau Euskal Herrian Erraldoiei buruzko argitalpen monografiko bakarra izaten jarraitzen da.

Konpartsa Nagusia

ALKATEA

Deustuko alkatea, garai hartan Bilborekin nortasun aldetik zerikusirik ez zeukan herri baten sinbolo, haren kokapena San Pedron zegoen udaletxea da.

SIRGARIA

Itsasadarreko ertzean bizitzen baita ere, Elorrietatik Bilboko Areatzaraino sirga eran gabarretatik tiro egiteko prest zegoen.

TXAKOLINARIA

Mahatza biltzen, txakolina egiten eta saltzen, Deustua nekazari eta komertzialaren irudi, Ibarrekolandan zegoen Arbolagaineko txakolindegian kokatu genezake.

MARIÑELA

Itsasadarri begira zegoen deustua, arrantzale, makailu saltzaile, kontrabandista, itsas-hormitzailea,... itsasadarra ez da muga Olabeagako pertsonaia honentsako.

https://www.ondalan.eus