BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK 2019

URTERO BEZALA, ERRALDOIEI ETA BURUHANDIEI BURUZKO ERAKUSKETA ANTOLATUKO DA EUSKAL MUSEOAN;

AURTEN, BESTEAK BESTE, BILBOKO METROAN ERE IZANGO DA ZER IKUSIA

 

Erraldoiak Expo

Bilboko Metroan argazki-erakusketa bat antolatuko da, Zazpi Kaleetako geltokian

Museoan bertan, ohiko erakusketaz gainera, Xavier Duarte artista katalanaren argazkiak erakutsiko dira galeria batean, “Erraldoien bildumagilea” izenburupean

Beste hainbat jarduera antolatu dira, besteak beste, kalejira bat, gazteentzako lantegi bat –Ondalan Konpartsaren eskutik–, eta Begoña Elorrietak eta Alex Orbek elkarrekin egindako “Erraldoiak” liburuaren aurkezpena

Aurten, gainera, poltsiko-formatuko argitalpen zabalgarri bat kaleratuko dugu, eta bertan bilduko dugu gaur egungo Bilboko Udalak dauzkan Erraldoi eta Buruhandien katalogoa

Erakusketan, zeina 2019ko uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean egingo baita, Bilboko Erraldoien bi belaunaldietako Erraldoiak eta Buruhandiak bildu ditugu

Euskal Museoak, 2019ko uztailaren 1etik hasi eta irailaren 15era bitartean, “Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak” izeneko erakusketa arrakastatsua antolatuko du, urtero legez. Aurten, erakusketa inoiz baino beteago dator, izan ere, hainbat berrikuntza txertatu dira.

Aurtengo udan, Museoko klaustroan eta aldi baterako erakusketei dagokion aretoan erakutsiko dira Bilboko Udalak dauzkan erraldoi eta buruhandien bi belaunaldiak; guztira, hogeita lau erraldoi eta hamar txiki dira.

Gainera, Museoko lehen solairuko galerian, Xavier Duarteren argazki erakusketa egongo da ikusgai: “Erraldoien bildumagilea”. Artista katalanaren irudiei esker, bisitariek bertatik bertara ezagutuko dute erraldoien barnealdea.

Horrez gainera, Bilboko Metroko Zazpikaleak / Casco Viejo geltokian ere hainbat irudi erakutsiko dira, Euskal Museoko erakusketaren lagin gisara. Hain justu ere, geltoki horretatik oso hurbil dago Museoa.

Ondoren, uztailaren 3an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, Erraldoien Ondalan Konpartsak eta Bizkaiko Gaiteroak taldeak kalejira egingo dute Alde Zaharrean barrena; bestalde, uztail osoan, “Erraldoiekin Dantzan” izeneko tailerra egingo da Museoko klaustroan.

Ezinbestekoa da figura handi-handi horien historia xehe ezagutzea; horregatik, Museoak eta Bilboko Udalak poltsiko-formatuko argitalpen zabalgarri bat kaleratuko dute elkarlanean, Bilbok gaur egun dauzkan Erraldoi eta Buruhandi guztien katalogoarekin [ Prezioa: 1€ ].

Museoak udako hilabeteetan publiko guztientzako martxan jarriko duen lehiaketaz gozatzeko aukera izango da, eta uztailean lehen aldiz, doako bisitak egongo dira erakundeak laister ezagutzera emango dituen datetan.

Azkenik, 2019ko edizio honekin batera, bada beste berrikuntza bat ere: uztailaren 10ean, “Erraldoiak” izeneko liburua aurkeztuko da Museoan. Haurrentzako liburua, Euskal Museoan dauden Bilboko Erraldoiak “hezur eta haragitara” ekartzen dituena. Begoña Elorrietak idatzi ditu testuak, eta ilustrazioak, berriz, Alex Orbek egin ditu. Hiru eletan dago: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Aurreko ediziotan egin bezala, Aste Nagusiak iraun bitartean, erakusketan biltzen diren Erraldoiak eta Buruhandiak –1988ko belaunaldikoak– egunero aterako dira Klaustrotik, eta, ohi bezala, kalejira egingo dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko dantzariek eta musikariek lagunduta.

2018an, 50.000 lagun inguru etorri ziren Euskal Museora, “Bilboko Erraldoiak” erakusketa ikustera. Abuztuan bertan, 30.000 lagunetik gora etorri ziren Klaustrora, Bilboko pertsonaia famatu horiek ezagutzera.

:: EGUTEGIA

Uztailak 1 - Irailak 15  |  “Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak”, “Erraldoien Bildumagilea” eta “Erraldoiak Bilboko Metroan” erakusketak irekiko dira. Aste Nagusian, dohainik izango da sarrera.

:: ERAKUSKETA: BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

Euskal Museoko Klaustroan (Sarrera Gurutze kaletik)

:: ERAKUSKETA: ERRALDOIEN BILDUMAGILEA

Euskal Museoa - 1. solairuko galeria

Argazki-erakusketa: Xavier Duarte

:: ERAKUSKETA: ERRALDOIAK BILBOKO METROAN

Zazpikaleak / Casco Viejo metro geltokian (Unamuno plazako irteera)

Argazki erakusketa: Euskal Museoaren irudiak

Uztailak 3 |  Euskal Museoa, Unamunoko atea, 17:00etik-19:00era  |  KALEJIRA ZAZPI KALEETAN BARRENA, ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSAREN ETA BIZKAIKO GAITEROEN ESKUTIK

Uztailak 4, 11 eta 18  |  Euskal Museoko Klaustroa (Gurutze kaletik sartuta), 11:30etik 13:30era  |  ERRALDOIEKIN DANTZA ESPAZIOA, ERRALDOIEN ONDALAN KONPARTSAK ESKAINITA

Uztailak 10  |  Euskal Museoko Klaustroa (Gurutze kaletik sartuta), 10:30ean  |  “GIGANTES-ERRALDOIAK-GIANTS” HAURRENTZAKO LIBURUAREN AURKEZPENA. Haur eta gazteei zuzenduta. Testuak Begoña Elorrietak idatzi ditu, eta ilustrazioak, berriz, Alex Orbek egin ditu.

Bilboko Erraldoiek 4 metrotik gora neurtzen dute, eta hantxe ikusiko dituzue denak –besteak beste, IngelesaEmakume bilbotarraPitxitxi eta Lina–, Museoko Klaustroan, Mikeldi zaintzen. Guztira, 24 Erraldoi –aurreko urteetan baino askoz gehiago– eta 10 Buruhandi bildu ditugu erakusketa honetan, zeinak gero eta jende gehiago erakartzen baitu urtetik urtera. Aukera bikaina dugu, bai gazteek eta bai zaharrek Bilboko Erraldoi klasikoez gozatu dezaten.

Hemen dira Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak. Aurten, gainera, berrikuntza mordo bat dakarte: ikusi nahi al dituzu? Euskal Museoak bere erakusketa ezaguna berrasmatu du, eta inoiz baino indartsuago dator! Ez hutsik egin!