ERRALDOIEN DANTZA ESKOLA 2018

Erraldoiak dantzarazten ikasi nahi duzu? Hauxe da zure tailerra!

Euskal Museoak jarduera hau eskainiko du, gazteek pertsonaia ezagun hauek dantzarazten ikas dezaten

Bizkaiko erakundeak, Erraldoien Ondalan Konpartsarekin elkarlanean, dantza-eskola bat antolatuko du uztailaren 5ean, 12an eta 19an, teknika hau ikasteko klase magistralez gozatzeko

Izandako arrakasta dela-eta, Euskal Museoak aurten ere harrera egin die Bilboko Erraldoiei eta Buruhandiei, bertako klaustroan. Hori dela eta, “Erraldoiak dantzarazten” tailerrak ezin zuen hutsik egin 2018ko edizioan. Ikastaroa gazteek teknika hau ikas dezaten antolatu da, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik. Uztailaren 5ean, 12an eta 19an, 11:00etatik 13:00etara bitartean, etxeko txikienak erraldoien jaun eta jabe izango dira. Euren tamainara egokituta daude, eta musikaren erritmoan dantzaraziko dituzte. Gainera, Museoak txikienentzako haur-tailerra eskainiko du: marrazkiak, pintura, txapak... Jarduera horrekin, begiraleekin batera, modu dibertigarrian gozatuko dute jardunaldiaz.

Plan paregabea, udako oporretarako!

Egunak: uztailaren 5, 12 eta 19an [ 5 eta 19 BETE DAUDE]

Ordua: 11:00etatik 13:00etara

Prezioa: 3 €

Adina: 6 urtetik 15 urtera

Lekua: Euskal Museoko klaustroan

Arduraduna: Erraldoien Ondalan Konpartsa