Erraldoiak Dantzan jarduera irailaren 4, 5, 6, 10, 11, 12 eta 13an egingo da, ordutegi desberdinetan
Gonbidapenak dohainik eskuratu ahalko dira Euskal Museoaren webgunean irailaren 3tik aurrera (osteguna), edukiera bete arte
Bizkaiko erakundeak Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak izeneko erakusketa osatu nahi du horrela, COVID-19aren eraginez ezin izan baitu aurten ohiko Kalejira egin
Jarduera honetaz gain, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala eskainiko du Euskal Museoaren klaustroan, irailean eta urrian zehar
Museoak 60 pertsonako edukiera murriztua izango du jarduera egiteko, eta osasun-aginteek ezarritako COVID-19aren aurkako segurtasun-tarte eta arauak bete beharko dira.
