Erraldoiak eta buruhandiak Bilboko Aste Nagusian

Erraldoiak 2016Erraldoi eta buruhandiek 2016ko Aste Nagusia festaz jantziko dute berriro ere. Ehunka pertsonek, umeek eta helduek beren konpainiaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko kale desberdinak zeharkatuko dituen desfilean. Erraldoi eta buruhandiak egunero irtengo dira Euskal Museotik, goizeko 11:00etan. Euskal Museoan, igandean 28an izan ezik, Erraldoien Jarraigoarekin 10:30etan bat eginez.

Areatzan, Erraldoien XXVIII Kontzentrazioa egingo da igandean abuztuaren 28an, 10:30etan. Bertan izango dira S.Jorge (Iruña), Arrasate, Kanbo, Irrintzi, Bermeo, Ondalan eta Ondalan Txiki (Deusto) taldeak. Beste udalerri batzuetako erraldoien kontzentrazioa da eta gure erraldoiek hauekin bat egingo dute Tutera, Eltziego, Elgoibar, Bermeo, Elizondo eta Bizkaiko Gaiteroen taldeekin batera.

BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURU HANDIAEN ERAKUSKETA

Og, 2016/07/07 - 10:00

Bilbo, jaietan izenburupean, Euskal Museoak eta Bilboko Udalak bi erakusketa paralelo aurkeztuko dituzte udaldirako: Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak.

Bilbao jaietan 2016

Erraldoi bikote batek (momentuz, ez dugu izenik aurreratuko) ongietorria egingo die Miguel Unamuno plazara hurbiltzen diren guztiei, eta Museo barnerako bidea erakutsiko die. Bertan, Bilboko Aste Nagusian jai-taldea osatzen duten eta lau metro baino gehiago neurtzen duten 14 erraldoi eta 10 buruhandien artean ibili ahal izango dira, eta 1978. urteaz geroztik ospatu diren Aste Nagusiaren 39. edizioetan izandako iragarki kartelak ikusi ahal izango dituzte.

Gainera, uztaileko ostegunetan, goizez, ONDALAN Erraldoi Konpartsak Museoko klaustroan jarriko du bere Erraldoien Dantza Eskola nahi duten umeek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman ostean.

Aurten, berritasun gisa eta inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan. Klaustroan dantza egin ostean, Erraldoiek Zazpi Kaleetatik barrena desfilatuko dute (Gurutzea / Dendari kalea / Santiago plaza / Bidebarrieta / Loteria kalea / Posta kalea / Plaza Barria / Kapelagile kalea / Museoa), biribilketa alaian, gaiten musikarekin. Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.

Erraldoien dantza eskola

Og, 2016/07/14 - 12:00

Aurrekoetan bezala, aurten era Euskal Museoak antolatutako tailerretan parte hartuko dugu erraldoiak dantzarazten ikasi nahi dutenentzako.

Erraldoiak dantzarazten 2016

Uztaileko 14, 21 eta 28 osteguneetan 11:00 tatik aurrera Euskal Museoko klaustroan egongo gara (Miguel de Unamuno plaza 4).

Adina:6-10 eta 11-15 urte

Eta etxeko txikienetarako tailerrak

Zatoz!!

XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza

Og, 2016/07/07 - 19:00

Bilboko Erraldoiak eta Buruhaundiak erakusketaren inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mene amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, San Fermin eguna, arratsaldeko 7etan Euskal Museoko klaustroan ( sarrera Gurutze kaletik, 4. Zbk.)

Bisorkuntza

Klaustroan dantza egin ostean eta biribilketa alaian, gaiten musikarekin, Erraldoiek Zazpi Kaeetik barrena desfilatuko dute: Euskal Museoa, Gurutze kalea, , Dendari Kalea, Santiago Plaza, Bidebarrieta kalea, Loteria kalea, Posta kalea, Plaza Barria, Kapelagile kalea, Euskal Museoa.

Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.

Gure jai onsarea hurbiletik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Museoako webgunearen eta sare sozialen bitartez gure jarratzaile bihurtzea ere, horien bidez gure protagonistei lotutako askotariko jardueren berri emangodizuegu-eta.

Zain gaituzue!

Bizkaiko Gaiteroak - Ondalan Erraldoien Konpartsaren 20. Urteurrena

La, 2016/06/04 - 10:30

 

20

Dagoeneko 20 urte pasa dira proiektu bateratu honetan geure ibilbidea hasi genuenetik, bi taldeak sortuta.  Jarduera sendoz eta biziz betetako urteak izan dira, eta, aldi horretan zehar, Bizkaiko udalerri eta auzoetan barna ibili gara batez ere. Puntatik puntara zeharkatu dugu Bizkaia, konpartsaren jardueretan musika jarri eta dantza eginez.

                Hona hemen gure aurrekariak:

               Gaiteroak 20urte 1980an, Bilboko Udaleko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak bere bideari ekin zion, Bilboko Aste Nagusiaren hasieran. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra arduratu zen eszenaratzeaz, eta, horretarako, erraldoiak zeramatzaten dantzariak plazaratu zituen. Iruñeko Gaiteroak eta dantza taldeetako gaitero batzuek jarri zuten musika. Hasiera horretan parte hartu zuten, era berean, ondoren Ondalaneko kide izango zirenetako batzuek.

                Ondoren, Bizkaian Erraldoien lehen kontzentrazioak antolatzeko lanak hasi ziren. Hala, “Gau-Txoriak” elkarteak kontzentrazioa deitu zuen Erandion 1986an, eta, ondoren, Gernikak 1987an, Hiribilduko bonbardaketaren 50. urteurrena zela eta. Testuinguru horretan, bada, nolabaiteko giroa sortu zen, Bilboko berezko giroaz gain.

Bizkaiko Erraldoiak

No se sabe con exactitud en que año se pasearon por primera vez Gigantes en Bilbao, pero hay datos que datan de 1509 en los que ya aparecen Gigantes en las procesiones del Corpus.

Con seguridad si se sabe que en 1896 había Gigantes en Bilbao, ya que hay fotografías que lo defienden. En la fotografía aparecen 8 Gigantes y 8 cabezudos, llamados antiguamente "Enanos o Rabís". Los Gigantes representaban a Don Terencio y Doña Tomasa, la pareja mas antigua de Gigantes en Bilbao, una pareja de aldeanos, otra de moros y otra de Turcos. Estos Gigantes, sobre el año 1915 pasan a pertenecer al ayuntamiento de Gernika (Bizkaia) para animar las Fiestas de este municipio. Años mas tarde, unos borrachos prendieron fuego a los Gigantes, quedando solo de ellos los hierros que los sujetaban.

Mas tarde, en 1934 exactamente, aparecen nuevos Gigantes en Bilbao. Fueron creados de la mano de Radio Bilbao, construidos en unos talleres de Atxuri (Bilbao). Esta vez hubo cambios en ellos:

Subscribe to Bizkaiko Erraldoiak RSS